XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Orain bizpahiru urte
Berehala ekin genion, plangintza baten ondotik, textu liburuak moldatzeko bideari, baina lan honetan ari den edonork badaki ez dela pentsatu bezain erraza asmoak burutzea: textua egokitu, marrazkiak egin, liburua moldatu, eta azkenik, inprimatu.
Eta guztiaren gainetik, zer-nola argitara eman ahal izateko finantzabide egoki bat bilatu.
Esan dezagun ere, ez duela gutti azken-arazo honek gure lana kondizionatzen.
Egia esan, itzultzea gogoratu zitzaigun lehenik.
Erdal editorial egokiren bat hartu eta euskaratu.
Horra, ez zen besterik.
Orain Federazioa egiten ari den gisako zerbait.
Hori horrela, editorial bat baino gehiago kontsultatu zen, posible zela ikusi ere bai, eta diruaren aldetik geure buruari zama izugarria ezartzen geniola oharturik, bertan behera utzi behar izan genuen.
Halere, ez zen arazo guztia horretan.
Bazen eragozpen gehiagorik ere, eta erabakien balantzan ez zuen gutti pisatu azkenean.
Esango dut.
Matematika eremuan
Lan gaitzago izanen zen Hizkuntza eremuan, eta itzulpen soilaz aparte, beharko zen gehiagoan eskua sartu: gaiak ukitzeko eta behar izanik, moldatzeko.
Esperientzien eremuan, natur-zientzien sailean alegia, itzul zitekeen, baina gizarte-zientzien sailean itzulpen hutsa arrunt huts gertatuko zen, hirugarren mailaz goiti behinik behin.
Halatan bada, beste bidetik abiatu ginen gu.
Geuron ingurumunduan pentsatu eta geuron ingurumunduan egosi, argitaratzeko garaian itzulpenak duen eragozpenik izan gabe.
Baina gure bide honek ere eragozpenik ukan du galanki.
Neketan eman ziren Matematika 2, 3 eta 4.
Osagarritzat orain ikasleentzat Matematika fitxa-liburuak prestatzen ari da irakasle talde bat.
Hizkuntza 3, 4 eta 5 heldu da aski ongi.
Esperientziak 1 ez da oraingoz argitara ahal izan, joan den ikastaroan multikopiaz eman izan arren eta textu nahiz marrazki liburu guztia moldaturik izan.
Esperientziak 2 eta 3 heldu dira bakarrik, eta hauei egingo zaien harreraren baitan gelditzen dira Esperientziak 4 (prestaturik hau ere) eta Kontsulta-liburuak.